Gaurtik aurrera Zintzilik irrati librea martxan egongo da!

Orain dela urte eta erdi antolakuntza arazoak zirela medio zuzeneko emisioak etetea erabaki genuen Oreretako Zintzilik Irratian.

Irratiaren funtzionamendua berrantolatu beharra zegoen, eta horretan aritu gara denbora honetan: asanbladaren egoera aztertu, lan taldeak sortu,tresnak eta azpiegitura berritu, autogestioarekin nola aurrera egin aztertu, …

Eta orain uhinetara itzultzeko ordua iritsi zaigu, eta ikaragarrizko gogoarekin hasiko gara berriz ere martxan.

Programazioaren aurkezpena azaroaren 22an egingo dugu eguardiko12:00etatik aurrera. Irratia Oreretako Zumardira jaitsi eta bertatik emango diogu hasiera denboraldi berri honi. Zumardiko saioak irauten duen bitartean Irratiko arranoak Oreretako auzoetan ibiliko dira herritarren hitza jasotzen. Eta aurkezpena amaitzeko, eta denboraldi berri hau ondo hasteko, babarrunada eder bat egingo dugu Txintxarri elkartean.

PROGRAMAZIOA:

Ekoizpen propioko 18 saio eskainiko ditugu azaroaren 24tik aurrera Oreretako Herreriatik (Oarsoaldean entzuteko FM 100 eta munduan zehar entzuteko www.zintzilik.net)

Saio batzuk urte mordoxka daramate Zintzilik irratian: Milaka Luma gay, lesbiana eta transexualen alde, Escrache ekintza eta salaketaz beteta, Desfase Lunar amalurraren alde, El vuelo del cisne negro literaturarekin jolasean, Onirismos Subjetivos ziberespazioan …

Beste irratsaio batzuk 2. aldiz itzuliko dira: Licor Cafe galegoak, Mente Radioactiva Brasilgo doinuarekin, eta Inframundo eta Pasa La Vida musikalak.

Eta saio berriak ere baditugu: Matxura Buruan eta Ibili Munduan umoretsua, Alargun Beltzaren Besarkada gai interesgarriak, eta WhoreHouse eta Jauja musikalak.

Erretegia albistegiari 2 ordu eskainiko dizkiogu arratsaldeko 20:00etatik aurrera astelehenetik ostiralera: Orereta eta eskualdeko berriak, herriko eragile eta mugimendu ezberdinetako lagunekin elkarrizketak, kolaboratzaile ezberdinen ahotsak, Euskal Herri eta Estatuko irrati libreen audioak eta agendak osatuko dute Erretegia.

Programazioa “Arrosa” sareko bost irratsaiorekin osatuko da: Aittitta Raduga Lekeitioko Arrakala irratitik kuriosidadez eta musikaz; Eibarretik Matraiako irratiaren Gora Euzkadi Chistulariren aktualitatea umorez; Gaztesarearen Irauli Uhinak gazteon berri eta borrokekin; Iruñako Eguzki irratiaren Kateak Apurtu saio antierrepresiboa , Gasteizko Hala Bediren A deslambrar saio internazionalista eta Bilbotik Tas Tas irratikoen elkarrizketak Hondarren Lapikoan.

R-Media saioan beste irrati libreen audioak, hitzaldien grabaketak eta halakoak izango dira entzungai.

Eta noski musika tarteak, saio bereziak eta bestelako sorpresak ez dira faltako urtean zehar.

Beraz prestatu belarriak…

Sé el primero en comentar

Dejar una contestacion

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.


*