Playlist 2014-06-25 Miren

Belarritik belarrirainoko irribarrea jartzen diguten kantuak. Irribarrea begietatik sartu eta gure burmuinean sistema positiboak martxan jarri ditzakeen moduan, kantu hauek Mirenen belarritik sartu eta irribarrea
pizten diote. Eta horrela ixten da buklea; kantua, belarria, irribarrea, begirada, burmuina, irribarrea. Eta hasi berriz. Hobe dugu edozeren aurrean irribarrea janztea lehenbizi. Gero gerokoak. Hauxe izan dugu denboraldiko azken playlist, Mirenen belarria ahoan gustuz hartu dugun 49. hau. Laster arte!

Sé el primero en comentar

Dejar una contestacion

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.


*