Txerrimuñoko Teilatu Festatik irratsaio berezia 2015-06-06

Giro paregabea izan zen larunbateko festan, eta gure mikroetatik pasa ziren kontrainformazio postuan zebiltzanak, sukaldariak, serigrafiakoak, Txerriko gazteenak, antzerkilariak, Anai arrebak taldekoak, elektrikari eta fontaneruak, Zaldieroa marrazkilaria, antolatzaileak…

Eta Txerrimuñon egonik aldarrikapenak tarte ere izan behar zuen, eta beraz mikrotan izan genituen AHTaren aurkakoak eta Apaiziartzako lagunak ere.

Ordubeteko saioa egin genuen zuzenean, eta hemen aipatutako guzti horiek, eta mikroa uneroro irekita egon zenez ingurutan zebiltzan beste askoren ahotsak eta bertako giroa entzun ahalko duzue grabazioa honetan.

Milesker Txerrimuño gurekin gogoratzeagatik; plazerra da zuekin lan egitea.

Sé el primero en comentar

Dejar una contestacion

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.


*