Txupinazoaren emisioa Oreretako Txosnagunetikan 2017-07-21

Badatoz Madalenak… eta Zintzilikekoak, non demontre daude?

2017ko Oreretako Madalenak iritsi dira (uztailak 21-25) eta Zintzilik Irratia Txosnagunean izango da, nahiz eta gure betiko txosnan ez gaituzuen topatuko…

Denboraldi hau ezohikoa izan da guretzat, izan ere, pasa den udazkenean zuzeneko emisioa etetea erabaki genuen. Etenaldi horren arrazoiak irratiaren norabideaz hausnartu, lokala txukundu eta egokitu eta indarrak hartzea izan dira, besteak beste.

Kontu hauek mantso doaz eta Madalenak tartean harrapatu gaituzte. Kolektibo bezala gure txosna beti bezala kudeatzeko zailtasunak izan ditugu baina Txosnagunean bestela egoteko ahaleginak egin ditugu.

Hori dela-eta, Arditurriko Minetako Errepublika Librearekin batera topatuko gaituzue, Askekintza kolektiboak jarriko duen txosnarekin elkarlanean. Txosna honetan jaki beganoak eskainiko dira eta karparen ondoan egongo da.

Beraz, gure bila bazaudete… topatuko gaituzue!!

Txupinazoaren saio berezia

Eta orain dela bi hamarkada baino gehiago egin ohi dugun bezala, txupinazoa zuzenean emango dugu. Eta hirugarren urtez txosnagunetik! Honetan txosnaguneko kolektibo eta batzorde ezberdinek parte hartuko dute. Saioa 18:00etan hasiko da.

Animatu eta pasa txosnagunetik!
Ondo pasa jaietan!
Maitasuna, umorea, errespetua eta… irrati librea!

Sé el primero en comentar

Dejar una contestacion

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.


*