Hemen daukazute Zintzilik Irratiaren 40. urteurrena ospatzeko prestatu dugun abestia!! Pasa den azaroak 16ko jaialdian aurre-estrenatu genuen oraindikan bukatu gabe zegoela eta orain mundura zabaltzen dugu behin betiko audioarekin. Igo bolumena, igo tentsioa eta gozatu!!
Abestia deskargatzeko: https://zintzilik.bandcamp.com/track/40-urtez-tentsioa-igotzen
.: Zintzilik Irratia ’40 urtez tentsioa igotzen!’
Berrogei urteko krisiaren aurrean,
normala da bizkarrean mina edukitzea.
Zure gaurkotasunarekiko zalantzak,
ta iraganari bistazo bat ematea.
Ahotsak ez dauka gaztetako indarra!
Letra txikia irakurtzeko komeriak.
Betiko kamiseta estu geratzen zaizu?
Ba egin salto gurekin XL-ra.
Berrogei urtez soilik egiak esaten,
3tengabek0 emisioan zintzilik.
Milaka luma ta irratsaio izan ditugu,
tximuak, saguzarrak, katuak ta txori.
Zuen taupadek indarra ematen dute!
Zaudenean hari batetik zintzilik
Ekazu bosteko hori ene zintzilagun!
Eta “zer, nori, nork” gurekin ikasi.
Tentsioa! Goian da!
Oreretan! Ta Irratian!
Mantentzeko! Jarri gatza!
Ta jan galleta! Magikoak!
“Zintzilikatuen irratia”,
Inaxitok zioen bezala,
baina beti ere librea!
40 urtez zirikatzen!
Baita ere tentsioa igotzen!
Ta ez zaigu bukatu pilik
Tentsioa! Goian da!
Oreretan! Ta Irratian!
Mantentzeko! Jarri gatza!
Ta jan galleta! Magikoak!
.: Zintzilik Irratia «40 urtez tentsioa igotzen!» Parte hartu dute:
– Aitor Pérez. Grabazioa, nahasketa eta masterizazioa.
– Mikel A. Pedreño «Kikiel». Musika, hitzak, programazioak, baxua, kitarra, ekoizpena eta bideo-edizioa.
.: Abeslariak, agertu diren ordenaren arabera:
– Kikiel (Birracel, Kasernarat, Odio, Paniko)
– Nagore (The Bedbreakers)
– Julen (Korumbà, Kontrako Eztarritik, X.J.X.)
– Laura (Zintzilik Irratiko kidea)
– Pato (Basura, Honako Putzua, Lunatika)
– Imanol Carballo
– Maider (Peedöh, Paniko, Holy Nuns)
– Laura (Zintzilik Irratiko kidea, honek errepikatzen du ;-p)
– Iker (Muskulo)
.: Eskerrik asko Anti-Regimen taldeari instrumentuak grabatzeko lokala uzteagatik. Aiuri eta Harrieti kanta hasierako animoengatik. Nagow eta Anderri (Nigara Zuek, Gori-Gori, Muskulo) estribilloaren koroekin laguntzeagatik eta muxu potolo bat grabazioan parte hartu nahi eta ezin izan dutenei.
Dejar una contestacion