Aldapa C #7 Orereta Antifaxista

Egun mugitua izan eta gero garaiz iritsi gara gure 7. emisioa eskeintzeko, eta Sahara herriari begirada bat ematea pentsatuta geneukan elkarrizketetako bat eduki ezin izan badugu ere (aurreragorako berreskuratuko dugu hau), erraz bete ditugu 2 orduak. Eta gaurkoan teknikaria gaixo bazebilen ere botoiekin asmatu duela dirudi! Ondorengo ataletan banatu da saio hau:

– BERRI LABURRAK: [5:40] Azken asteetako inguruan gertaturikoaren berri batzuk eman ditugu.

– Zenbakirik gabe (Z:G): [10:18] «Bat inon loturik deino ez gara libre izango, inor ez inoren menpekorikan, nor bere buruan jabe», bai euskal herrian zein, kasu honetan, Saharan ere. Saio honetarako gure bikote musikariek Oreka TX taldeak eginiko «Martxa baten lehen notak» abesti ezagunaren bertsioa aztertu dute, beraien analisia gurekin partekatuz.

– ELKARRIZKETA: [26:26] Kote kamatxo eduki dugu gurekin argitaratu berri duen komikia aitzaki, eta honen inguruan hitzegin badugu ere, gai gehiago jorratu ditugu.

– ORERETA ANTIFAXISTA: [1:30:30] Geure herrian asken astean egon den antolakuntza antifaxistaz aritu gara, izan ere Vox alderdi ultraeskuindarrak Herrira etortzearen probokazioaren ondorioz, aspaldian ikusi ez den Herri erantzuna egon da, eta gaurko egunean Manifestazio masiboa izan da «Oldarraldi faxistaren aurrean, ASKATASUNA» lemapean, egunerokoan geroz eta nabariagoa den Faxismoaren gorakadari aurre eginez, Oreretan ere argi daukagulako, EZ DIRA PASAKO!!

Sé el primero en comentar

Dejar una contestacion

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.


*