
8. emisioa Martxoak 8 bezperan iritsi zaigu, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna delarik honetaz hitz egin dugu, baina baita beste gai askotaz ere, Venezuelan urte luzez egondako emakume euskaldun baten bizipenetatik Galiziaren borroketara bidaiatuz. Zehazki ondorengo atalak izan ditugu:
– BERRI LABURRAK: Azken asteetako inguruan gertaturikoaren berri batzuk eman ditugu, baita datozen hitzorduak gogoratu ere, Martxoan 8rako antolatutakoak adibidez.
– ELKARRIZKETA: Miren Egiguren ezagutzeko aukera izan dugu, eta batez ere bere bizipenak gogoratu, izan ere, tarte honetan hainbeste landu dugun Venezuela herrialdera bidaiatu zuen 1971ean, oso gazte zelarik. Petare auzoan bukatu zuen, Caracas herriko auzo marginal bat, eta Bertatik Venezuelaren bilakaera guztia bizi zuen lehenengo pertsonan, bere aldetik ere, posible zuen moduan, bertako egoera aldatzen laguntzeko tantak ipiniz. Beste gauzen artean, «La casa del Nazareno» eskola altxa zuen, auzoko gazteenei irtenbidea eta bizi itxaropena emateko asmoz, lan ikaragarria eginez. Haur analfabeto ugari zeudelarik «alfabeto» berri bat asmatu zuen, hauei idazten eta irakurtzen erakusteko modu gisa, «El metodo Julio».
– Zenbakirik gabe (Z:G): Urte bat bete berri duen «Labour» abestian jarri dugu belarria, Paris Paloma abeslari Ingelesaren eskaintza ezagunenetakoa, Martxoaren 8a bueltan daukagularik, emakumeen egoeraren kritika egiten duen kanta hau sakonki aztertuz.
– INTERNAZIONALISMOA: Gertuago daukagun herrialde batera itzuliz, Galizara, Bernardo kidearekin batera denbora gutxian gai asko ukitu ditugu. Bertako mugimendu independentistaren gaur egungo egoera aztertuz, haize erroten aurkako eta lurraren babeserako borrokak mahi gainean jarriz, eta zoritxarrez, euskal herrian Martxoak 3 (1976) egunarekin alderatu daitekeen Galiziaren memorian dagoen egun bat birpasatuz, Martxoak 10. Egun honetan, 1972 urtean 2 langile hil eta zauritu ugari utzi zituen Espainiako polizia armatu frankistak, Galiziako Langile borrokaren mugimendurako egun esanguratsu bilakatuz, «Día da Clase Obreira Galega».

Dejar una contestacion