
Zintzilik irratia: 40 urtez tentsioa igotzen! erakusketa.
APIRILAK 29 tik – MAIATZAK 10 ra
Oreretako Xenpelar Etxean – (Madalen kalea 34)
Astelehenetik larunbatera: 17:00 – 20:00
Apirila 29, asteartea: arratsaldeko 18:30ean
INAUGURAZIOA: Txalaparta, bertsolariak….
Maiatzak 3, larunbata: goizeko 11:30ean
DOKUMENTALAREN PROIEKZIOA: Zintzilik Irratia: 27 urte ez dira ezer!
Ez galdu, zatozte!

Zintzilik irrati librearen 40 urteko ibilbidearen erakusketa.
Egia da 40 urte erraz pasa direla. Halere, Zintzilik irratia zer izan den eta zer egin den
laburbiltzea zaila da… Komunikabide nagusien jarrera edo “karrera” ikusita, komunikazioaren
falta salatzen genuen hasi ginenean, eta beharrezkoa ikusten zen sortzen genuen informazioa
guk geuk plazaratzea eta, horrekin batera, inguruan bizitako esperientzia, hausnarketak eta
borrokak zabaltzea ere bai.
Orduan informazio zuzena aldarrikatzen genuen, 40 urte eta gero, berdin: informazio asko
dugu baina gutxi dakigu horri buruz; eta dena kuestionatzea nahiago dugunez, hemen
jarraitzen dugu, tentsioa igotzen, barrikadak inoiz baino beharrezkoagoak diren garaiotan.
Uhinekin bat egin, erakusketaz gozatu!
Dejar una contestacion