Aldapa C #14 Jai usaina Gaztañotik Venezuelara

Hamalaugarren saiora iristen gara! honezkero jai usaina sumatzen da Gaztañon eta horretaz arituko gara saioaren lehen zatian, jaietaz, nola aldatu diren urteekin eta aurtengo programaren berri ere emango dugu.

Bigarren zatia Internazionalismora eskainiko diogu, gurean garrantzia daukan Venezuelako iraultzari, maiatzaren 25ean hauteskundeak izan ziren, alde batetik gure Madrilgo Arranoak, Davidek, bere analisia emango digu, eta bestetik saioko bi kideren testigantza izango dugu, Venezuelatik bueltatu berriak, Nazioarteko Laguntzaile bezala egonak baitziren hauteskundeetan.