Aldapa C 2D#11 Inperioaren errelatoa hausten, Iran

Bueltan da Aldapa!

Kargatuta etorri zaigu astea eta errepaso txiki bat emango diogu, batez ere asteartean izan genuen Greba Orokorrari, baina saioa Irani begira izango da, inperialismoa gogor jotzen ari den herriari.

Hasteko Davidekin hitz egingo dugu, gure Madrilgo Arranoarekin, gero luxuzko gonbidatua izango dugu, Teherandik Parisa Rezaei komunikatzailea, dauden egoeran egonda ere tartea hartu du Zintzilik Irratira mezua bidaltzeko eta hemendik benetan eskertu nahi diogu.

Gero Amina Gobbi egongo da gurekin, ekintzaile aljeriarra, Asia mendebaldea ongi ezagutzen duena, eta lagunduko diguna Iran pairatzen dituen estigma batzuk apurtzen.