Txupinazoa Zuzenean 2007-07-21

Urtero bezala Oreretako zintzilik irrati libreak saio berezia egingo du madalen bezperan. Txupinazoa zuzenean emango dugu, eta gure arranoen bidez kaleko giroa ere aireratuko dugu. Egitarau alternatiboa eta txosnariekin elkarrizketak ere izango dira.

Txupinazoko saio berezi hau izaten da urtero denboraldia agurtzeko erabiltzen duguna, baina dakizuen bezala aurten, maiatza aldera, programazioa etetea erabaki genuen irratiaren barne antolaketari ekiteko. Beraz aurtengo saio berezia ez da izango agurra, baizik eta datorren denboraldirako lotura.

Sé el primero en comentar

Dejar una contestacion

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.


*