Aldapa C 2D#8 Aniztasuna pertsonetan eta gaietan

Ongietorriak Aldapara!

Oraingoan saio mamitsua eta anitza daukagu, hasteko izan ditugun berriak aipatuko ditugu, besteen artean Aroztegiaren proiektuari kontra egiteagatik diru isun fuertea izan dutela, Gorka Laurnagak, gurean izan genuen lagunak azalduko digu, eta hemen uzten dugu laguntzeko kontu korronte zenbakia, berak esan bezala edozein laguntza ona da, animatu!!

Berriak eta gero ZG bueltan da, gaurkoan Jorge eta Nagorek Vivir Quintanaren «Canción sin miedo» abestia joko digute zuzenean, Mexikotik dator abestia, eta han (eta hemen) bizi den emakumeem aurkako bortizkeriaz hitz egiten du, baina baita ere emakumeen borrokaz.

Gero faxismoari buruz hitz egingo dugu, gorakada nabarmena bizi dugun garaietan ondo dago faximoaren ezaugarriak jakitea, mozorrotzen bada ere urrutitik ezagutzeko.Hemen aipatzen dugun Umberto Ecoren testu osoari esteka:

Eta azkenik herrian ematen diren Mariasun Landa Sariak aipatuko ditugu, herriko idazlearen izena daramaten eta emakume ezberdinen biografiak jasotzen dituzten narrazioak aurkezten dira. Narrazio hauen bildumak udalaren weborrian daude doan deskargatzeko:

ERRENTERIAKO-EMAKUMEEN-AZTARNAK-NARRAZIOAK-II-webgunea.pdf
https://errenteria.eus/app/uploads/2022/02/ERRENTERIAKO-EMAKUMEEN-AZTARNAK-NARRAZIOAK-II-webgunea.pdf

Errenteriako_emakumeen_aztarnak.pdf
https://static.errenteria.eus/web/eu/herria/artxiboa/monografiak/21ErrenteriakoEmakumeenAztarnak/Errenteriako_emakumeen_aztarnak.pdf