Uztailak 21, Igandea: Kurtsoaren amaiera eta txupinazo festa

Urtero bezala, uztaila iritsi da, eta berarekin Madalenak. Honekin Zintzilik Irrati libreko 39. denboraldiari amaiera emanez. Nahiz eta baliabide gutxi izan martxan jarraitzen dugu eta honen erakusle on bat aurten parrilatikan pasatutako programak dira (Kuir Artxiboa, Desfase Lunar, Hipotedisk, Kalez Kale Soul, Gora Mikene, Gora Estratosfera, Hertziok, WKD Kosmik, Topa In Topo, Akerbeltz, Txarletas, Informatiboak…).

Horretarako, denboraldi amaierako programa berezia eta kontzertu txiki bat prestatu ditugu.

UZTAILAK 21, IGANDEA – TXUPINAZO FESTA

17:00- Irratsaio berezia: elkarrizketak, txupinazo zuzenean, musika…

Ohikoa den bezala, Zintzilik Irratitik denboraldiari amaiera emateko saio berezia egingo dugu, Txupinazoaren zuzeneko emisioa!. Honetarako gonbidatuak, musika, kontzertuak, irratiko kideak… edukiko ditugu!

19:30- Barra irekiera: pikoteo, edaria eta konpainia hoberena.

20:00- Kontzertua Oreretako duo akustikoarekin: THE BEDBREAKERS.

Nagorek eta Jorgek osatzen dute bikote akustiko hau, eta bertsio zoragarriekin gozatuko ditugu.

Udan ez da programaziorik egongo baina komertziala ez den musika aukeraketa batez gozatzeko aukera egongo da!. Irailetik aurre 40. denboraldiarekin martxan jarriko gara. Hainbat jarduera eta sorpresaz beteta egongo da, beraz, adi seinaleari.

Amaitzeko, azken lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu Zintzilik Irratian parte hartzera animatzeko. Kontaktuan jarri gurekin betiko bitartekoekin edo gure sare sozialen bidez! Elkar entzuten jarraituko gea!

Sé el primero en comentar

Dejar una contestacion

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.


*