Maiatzak 30, larunbata
Niessen Kulturgunea (Orereta / Errenteria)
Sarrera: 12€ (eskudirutan)
Aurresalmenta: Arkaitza eta Landare tabernan
Ateak: 21:00
Kontzertuak: 21:30
-PERLATA (Kuir Punk – Arrasate)
-LUKIEK (Rock Alternatibo – Mungia)
Zintzilik Irratiatik, Oreretako irrati libre eta autogestionatutik, udaberriko kontzertu hau antolatu dugu Euskal Herriko punk eta rockaren espektro zabaleko ezinbesteko bi bandarekin.
Lortu daitezkeen etekinak irrati proiektu kolektibo eta autogestionatu hau sostengatzera bideratuko dira.
Beraz, espazio askeen, kultura autogestionatuaren eta deseroso egiten duen zarataren alde bazaude… animatzen zaitugu trintxerara bat egitera! Prest izerditan blai?
PERLATA
(Kuir Punk – Arrasate)
Maialen (baxua eta ahotsa), Ane (gitarra eta ahotsa), Jaio (ahotsa eta biolina) eta Txerra (bateria) dira gaur egun trintxera kuirpunk hau osatzen dutenak:
«Inoren lurraldekoak gara; norabide bila abesten dugu eta horrela galtzen gara. Musika zuzena, kurba eta bazterretatik egina, etenik gabeko gerran normaren kontra.»
Taldea 2015ean sortu zen Arrasaten, eta gaur arte bost disko kaleratu ditu: Nondik hasi (2017), Urrezko kaiola (2018), Duguna esateko (2020), Zarata (2022), The Dillingers taldearekin partekatua, eta Alosia (2024).
Musika da beti Perlataren ardatza, baina bestelako proiektu artistiko eta aldarrikatzaileetan ere mugitzen dira. Diskoez gain, beste espazio eta formatu batzuk ere landu dituzte, hala nola Anomaliak ipuin ilustratua eta Punkaren beste aldea dokumentala.

LUKIEK
(Rock Alternatibo – Mungia)
Josu Ximun (ahotsa eta gitarra), Antton Goikoetxea (baxua) eta Christian Rodríguez (bateria) dira Lukiek taldea osatzen dutenak. 2015ean sortu zuten taldea Mungian, eta 2017tik aurrera maiz hasi ziren kontzertuak eskaintzen Euskal Herrian zehar.
2019an grabatu zuten lehen diskoa, #1, harrera oso ona izan zuena, eta emanaldi bakoitzean jarraitzaile gehiago irabazten hasi ziren. 2021ean kaleratu zuten #2, bigarren lana, kontzertu kopurua biderkatuz eta Euskal Herritik kanpo ere jotzen hasiz. 2024ko irailean grabatu zuten #3, hirugarren diskoa, zeina modu intentsiboan aurkeztu duten bai estatu mailan bai Euskal Herrian.
Lukiek-ek ez zaitu axolagabe utziko. 90eko hamarkadako rockean eta esperimentazioan mugitzen da: indarra, melodia oparoa eta soinu propioa ditu. Gainera, taldekideek beste proiektu batzuetan parte hartzeko esperientzia dute, hala nola Sara Zozaya edo Belako taldeetan.

Kartela: Jabier Rodriguez: https://jabier-rodriguez.com

